Zine emanaldia, Autismoaren Nazioarteko Egunaren bueltan

Apirilaren 2a Autismoaren nazioarteko eguna da, eta horren harira, Amasa-Villabonako udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak zine emanaldi berezia antolatu du biharko.
 
 

Autismoaren gaia ezin hobeto jorratzen duen "Temple Grandin" film ederra doan ikusteko aukera izango da, bihar, asteazkena, 19:30ean Gurea zinean. 
 
Anima zaitezte!
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!