Kultur emanaldiz josita iritsi da apirila, Amasa-Villabonara

Heldu zein haurrentzako antzerki saioak, musika kontzertuak, film emanaldiak…  kultur eskaintza zabala antolatu du udaleko Kultura sailak hilabete honetarako.

AMAraun saioaren estreinaldia, apirilaren 7an
Oihana Iguaran bertsolariak eta Amaiur Luluaga dantzariak elkarlanean sortutako AMAraun emanaldia lehenengoz taularatuko da apirilaren 7an, Gurea antzokian. Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da AMAraun.
 
Badator Korrika!
Apirilaren 6an, Asier Kidam magoaren “Aroa eta Mirariak” izeneko magia ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek Gurea antzokiko erakusketa gelan.
Bestalde, apirilaren 8rako, Korrikak gure herria zehartuko duela ospatzeko, egun osoko egitaraua prestatu dute:
9:00. Gosaria Berdura plazan
9:55. KORRIKA
17:15. KITTU, kalejira, Errebote plazatik abiatuta
19:00. KORRIKA HERRIKOIA, Otsabitik abiatuta
21:00. Afari herrikoia: Barrikotea 3 eurotan, Berdura plazan.
23:00. Distopia Elektrotxaranga
 
Amasa-Villabonako apirileko kultur programazio osoa HEMEN deskargatu dezakezu.
Sarrera behar duten emanaldietarako gunea HEMEN.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!