Aniztasun funtzionalaren inguruko aurreiritziak puskatzeko hitzaldia

Bihar, apirilaren 6an, arratsaldeko 18:30ean, “Vivir la diferencia” hitzaldia izango da Subijana etxean. Bertan, aniztasun funtzionala duten pertsonekin lotutako aurreiritziak puskatu nahi dira.

Hitzaldia Villabonako Subijana etxean izango da eta ez da gonbidapenik eskuratu behar parte hartzeko.
 
Amasa-Villabonako udaleko Gizarte Zerbitzuek, Hegalak Zabalik fundazioarekin elkarlanean antolatutako hitzaldia izango da, eta Juncal Cepeda, Zuriñe Anzola eta Miren Martiarenak parte hartuko dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!