LGTBIfobiari ez!

Gaur maiatzaren 17an, Homofobia, Lesbofobia, Bifobia eta Transfobiaren kontrako eguna ospatzen da mundu osoan.

Amasa-Villabonako erakunde publiko gisa, gure herrian bizi diren pertsona guztien askatasuna bermatzea dagokigu eta ez ditugu inolaz ere jarrera, jokabide edo portaera LGTBIfobikoak onartuko.
Historian zehar eta gaur egun ere zapaldua eta erasotua den LGTBI+ komunitateari gure babes osoa agertzen diogu eta pertsona guztiek beren maitasuna eta sexualitatea askatasun osoz eta inolako jazarpenik pairatu gabe erabaki eta bizitzeko eskubidea tinko defendatzen dugu. Norberak nahi duen pertsona maitatzea eta nahi duenarekin harremanak izatea, errespetatu beharreko giza eskubidea da.

Guztiok aske maitatu eta biziko garen herri baten alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa dugu.

AMASA-VILLABONAKO UDALA

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!