Aniztasun kulturalaren alde

Gaur, maiatzak 21, Aniztasun Kulturalaren Eguna ospatzen da mundu osoan eta Amasa-Villabonako udalak herriko aberastasun kulturala balorean jarri nahi du.

Amasa-Villabonan 45 nazionalitate ezberdinetako pertsonak bizi gara, europar, afrikar, amerikar eta asiar kontinenteetako jatorria duten ehunka bizilagun ditugu. Zalantzarik gabe, kultur aniztasun horrek herri gisa aberastu egiten gaitu. 

Jatorri eta kultura ezberdinak ditugun herritarren arteko errespetuan oinarritutako elkarbizitza baketsua aldarrikatzen dugu eta ez dugu onartzen inolako diskriminazio kulturalik.

Kulturartekotasuna oinarri duen harrera herria gara, eta horrela izaten jarraitu nahi dugu.
Gora kultur aniztasuna!

  
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!