Lehiaketan parte hartu ahal izateko, ondorengo oinarriak bete behar dira:
- Herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa.
- Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.
- Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke.
- Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: “Santio Jaiak - Villabona 2022”.
- Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu daitezke, 08:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.
- Lehiaketaren epai-mahaia Santio Jai Batzordea izango da.
- Lanak aurkezteko epea: maiatzaren 27tik ekainaren 8ra.