Ekaineko kultur egitaraua Amasa-Villabonan

Kultura sailak ekaineko kultur programazioa argitaratu du udaberria agurtu eta udako solstizioari ongietorria emateko.
 

Ekainaren 4an, gaueko 22:00etan Tanttakaren Sexbedinak antzezlana eskainiko dute Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia aktoreek. Arratzaingo eskoletako patioan izango da, eta sarrerak dagoeneko agortuta daude.
 
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, Oinkari Dantza Eskolarekin elkarlanean sortutako Irrika dantza ikuskizunaz  gozatzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Emanaldia hilaren 19an izango da, Olaederra kiroldegian,  eguerdiko 12:00etan. Sarrerak 5 euroan eskuratu daitezke ekainaren 11n, larunbata, ikastolako ganbaran, 11:00-13:00 ordutegian. 
 
Udaberria agurtu eta udako solstizioari ongietorria egiteko, Gizatasunetik jainkotasunera film proiekzioa izango da ekainaren 24an, 19:30ean, Gurea zinean. Sarrera doan izango da. Ondoren, Zunbeltz elkartearekin elkarlanean, basoko pertsonaien solstizio antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da.
 
Bestalde, Sahrijai elkarteak Ibilbedi eta Deñe musikarien kontzertuak antolatu ditu ekainaren 3rako, eta Xsakara eta JMartinarena uztailaren 1erako. Bi kontzertuak, Aljibean izango dira, eta sarrerak salgai daude Basajaun liburudendan eta Rainbow tabernan.

Ikusi HEMEN egitarau osoa


 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!