Udaleko Kultura sailak, urtero moduan, 2022 urteko Santio jaien egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa jarri zuen martxan maiatzaren 27tik ekainaren 8ra. Epe horretan, guztira, 15 lan aurkeztu ziren, eta jai batzordeak aukera guztiak baloratu ondoren, lehiaketak badu irabazlea.
Aurtengo Santio jaien egitarauaren berri emango duen portadaren egilea Ignacio Natxo Iglesias González billabonatarra izango da, eta 400 euroko diru-saria jasoko du.
Zorionak Natxo, eta eskerrik asko parte hartzera animatu zareten guztie! Lan bikainak aurkeztu dituzue!