UEMAk mahai gaineko manteltxoak prestatu ditu eta bertan 6 hizkuntzatan agertzen dira ostalaritzan sarri erabiltzen diren hitz eta esamolde batzuk. Gainera, QR bidez hiztegitxo bat deskargatzeko aukera eskaintzen du.
Horretaz aparte, informazio-orri bat ere banatuko da ekimen honetan parte hartzeko prest agertu diren herriko ostalarien artean, bezeroak ikusteko moduko tokiren baten jarri dezaten.
Eta ostalariei bidali zaien gutunean zerbitzua eskaintzerakoan ahoz ere euskararen erabilera bultzatzeko gonbita egiten zaie eta, bide batez, euren lokaletako hizkuntza paisaian (karteletan, menuetan, oharretan, web orrietan…) euskara gehiago erabiltzeko laguntza ere eskaintzen zaie; UEMAra bertara deituta (943 81 66 99) edo Amasa-Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzura (943 69 21 00 – Luzp: 3329).
Informazio gehiago: www.uema.eus