Ibai eta itsasora iristen den hondakin kopurua murriztu nahi du Udalak, eta horretarako metalezko saretxoak jartzen ari da Oria ibai bazterreko barandetan. Izan ere, gure kale eta plazetako hondakin arin batzuk (plastikozko botilak, gozokien poltsak, zigarro puntak, e.a.), ibai ertzera edo zuzenean uretara erortzen dira; saretxo metaliko hauek jarrita, aurrerantzean uretara iritsiko den hondakin kopuru hori nabarmen murriztuko da.
Guztira, 11.737 euro bideratu ditu Udalak lan hauetara, eta Calderería Sanga S.L. kontratatu du zeregin hau aurrera eramateko.
Amasa-Villabonako udalak ingurumenaren zaintzarekin konpromiso irmoan berresten da, eta aurrerantzean Oria ibaira eta Kantauri isurialdera milaka hondakin iristea ekidingo du herriko baranden azpialdean metalezko sare hauek jarrita.