Iraileko kultur eskaintza, Amasa-Villabonan

Ikasturte berriari hasiera emateko, kultur emanaldi ugari antolatu ditu Udaleko Kultura sailak irailerako.
 

Aljibe gauek irekiko dute hilabete honetako kultur agenda, irailaren 2ko 19:30etan. Sahrijai elkarteak antolatutako DENA eta LAMIAK taldeen kontzertuekin gozatzeko aukera izango dute Aljibea kulturgunera gerturatzen direnek. 
 
Bestetik, irailaren 16an, antzerki emanaldia izango dugu Gurea antzokian; Bonbon beltz konpainiaren HARRI MINAK antzezlana, hain zuzen ere.
 
Irailaren 17an, larunbatean, hitzordu bikoitza dugu herrian. Batetik, 09:30etatik aurrera Irrintzi elkartearen AZOKA BEREZIA eta ISATS GISATUAREN LEHIAKETA izango da Erreboteko plazan. Bestetik, 16:30etatik aurrera, eta Uxo Toki elkartearen eskutik, Amasako TXAKOLIN EGUNA ospatuko da.
 
Dantza zaleek ere badute zerekin gozatua irailean zehar; hilaren 18an Ertza konpainiaren DYE DYE dantza ikuskizuna ikusteko aukera egongo da Txistulari plazan, 19:30etatik aurrera. Eta, irailaren 25ean, aldiz, Dantzaz kopainiaren DANTZAPOTE emanaldia izango da 19:30etan, Malkar plazatik abiatuta, herrian zehar.
 
Kultur emanaldi hauetaz gain, haur eta helduentzako zinema aukera zabala izango dugu Gurea antzokian.
 
Amasa-Villabonako iraileko kultur programazio osoa HEMEN deskargatu dezakezu.
 
Sarrera behar duten emanaldietarako gunea HEMEN 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!