Ura eta hondakinen tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko ira. 13a, 09:28
Irailaren 23ra arte egin daitezke eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan.
Amasa-Villabonako Udalak uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei zuzendutako diru-laguntzak jarri ditu martxan. Diru-laguntza hauek jasotzeko eskaera udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan (Zuretzat) egin behar da.
 
Onuradun izateko baldintzak:
 
  • Villabonan erroldatuta egotea eta benetan bertan bizitzea eskaera aurkezten denean.
  • Bizikidetza-unitate bateko kide izatea, eta bizikidetza unitate horren diru-sarrerek oinarrietan ezarritako muga ez gainditzea (bizikidetzako kide guztien sarrerak batuta).
  • Bizikidetza-unitatearen erreferentzi gisa hartuko da Biztanleen Udal Erroldan fakturetan adierazitako epeei dagokion informazioa.
  • 10.000 eurotik gorako ondarerik ez izatea, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe.
  • Fakturaren ur kontsumoak ezingo du etxebizitza horretan erroldatutako pertsonako 10 m kubiko gainditu, hiruhileko bakoitzean.
 
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
 
Hemen deskarga daiteke bete eta udaleko bulegoan aurkeztu beharreko orria: ESKAERA INPRIMAKIA
 
  • Eskatzailearen eta bizikidetza unitateko gainerako kideen NANa edo nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren bat.
  • Familia liburua edo, zaintza eta babespea edo tutoretza egiaztatzen duten agiriak.
  • Ezkontzaren antzeko harreman iraunkorrak daudenean, erregistroko ziurtagiria edo zinpeko aitorpena.
  • Banatuta, dibortziatuta edo seme-alaben eta gurasoen harremanekin zerikusia duen beste edozein gai garrantzitsu egonez gero, dagokion epaia eta pentsioa justifikatuko duen ordainagiria.
  • Elkarbizitzako unitateko kide guztien ondasunen ziurtagiria.
  • Eskatzailearen kontu korrontea eta titulartasuna adierazten duen banku agiria.
  • 2021. urteko fakturak ordainduta daudela egiaztatzen duen agiria.
  • Bizikidetza unitateko kide guztien 2021eko informazio fiskala.
  • Errenta aitorpena aurkezteko obligaziorik ez dutela dioen ziurtagiria (Foru Ogasunak luzatutakoa).
  • Besteren kontura diharduten langileen kasuan, 2021ko nominak.
  • Gizarte segurantzako prestazio edo pentsioren bat izanez gero: jasotako diru-sarrera gordinen ziurtagiria.
  • Langabeziako prestazioa edo DBE (RGI) kobratuz gero, Lanbidek luzatutako ziurtagiria, bere langabetu egoera eta, horrela bada, jasotzen duen kopurua zehatza.
  • Aurreko ataletan jaso gabeko diru-sarrerarik ez badago, diru-sarreraren zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.
 
Eskaerak egiteko epea, irailaren 23an amaituko da eguerdiko 14:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!