Azaroan ere, Amasa-Villabonan badago non gozatua

Amasa-Villabonako kultur eskaintzak ez du etenik azaroan. Adin-tarte eta gustu guztietarako eskaintza zabala antolatu du Udaleko Kultura sailak.

Amasako jaiak izango ditugu protagonista nagusi azaroan. Bi urteko geldialdiaren ostean, azaroaren 9an, asteazkenean, Samartin jaiei hasiera emango dien txupinazoa lehertuko da, eta azaroaren 13ra arte, igandera arte, egongo da zerekin gozatua Amasan; ipuin kontalariak, bazkari eta afariak, aizkolariak, musika emanaldiak, bertsolariak… 
 
Ohiko kultur eskaintzari dagokionean, eta Villabona.doc egistamoaren baitan, Vaca dokumentala eskainiko da azaroaren 10ean Gurea antzokian. Musika klasiko zaleek ere opera pantaila handian ikusteko aukera izango dute azaroaren 15ean, Gurean, Giuseppe Verdiren Il trovatore eskainiko baita.
 
Euskaraldiaren 3. edizioa gainean dugunaren seinale da Euskara sailak bi ikuskizun antolatu izana: batetik, Nere Arriolaren mikrotik… bakarrizketa umoretsua izango dugu Aljibean azaroaren 16an, eta bestetik, Batetik bestera haur antzerki emanaldia Gurea antzokian, azaroaren 20an.
 
Herriko dantzariek, aldiz, Haatik konpainiaren Ur bizitan dantza ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango dute azaroaren 27an, Gurea antzokian. 
 
Hilabetero moduan, Sahrijai elkarteak bi kontzertu antolatu ditu hilabeteari hasiera emateko: The Clayton eta Añube taldeen musika izango dugu entzungai Aljiben, hilaren 4an.
 
Eta hilabeteari amaiera borobila emateko, Aizkardi mendi elkartearen 38. mendi astea ospatuko da.
 
Aipatutako kultur emanaldiez gain, haur eta helduentzako zinema aukera zabala izango dugu Gurea antzokian.
 
Sarrera behar duten emanaldietarako online denda HEMEN
 
Amasa-Villabonako azaroko kultur programazio osoa HEMEN deskargatu dezakezu.
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!