Herriko 36 familiak jaso dute ura eta hondakinen tasak ordaintzeko Udalaren dirulaguntza

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko aza. 28a, 14:33
Urtero bezala, Udalak baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei ura eta hondakinen bilketa tasak ordaintzeko dirulaguntzak eskaini ditu.
Guztira, 51 eskaera jaso dira aurten, eta horietatik 36 onartu dira. Beste 15 eskaera baztertu egin behar izan dira, dirulaguntza hauetako onuradun izateko beharrezko baldintzak ez betetzeagatik. Gauzak horrela, Udalak, guztira, 8478,20 euro bideratuko ditu aurten uraren eta hondakinen tasak ordaintzeko zailtasun ekonomikoak dituzten herritarrei laguntzera.
 
Krisi garai honetan, pobreziarekin eta gizarte bazterketarekin amaitzeko gizarte politika aktiboak garatzen eta neurriak hartzen jarraitzeko konpromiso irmoa adierazi du udal gobernuak.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!