Larunbatean, Gabonetako kantu-kalejira herrikoia

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2022ko abe. 21a, 13:37
Amasa-Villabonan aurten guztiok elkarrekin ospatuko ditugu Gabonak.
Gabonak ate joka ditugunez, herriko hiru ikastetxeek, Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailekin elkarlanean, Gabon kantak abesteko kantu-kalejira herrikoia antolatu dute larunbat eguerdirako, abenduaren 24rako. Erreboteko plazan egin dute hitzordua, 11:30ean, eta Santiago egoitza, Malkar plaza eta Txistulari plaza musikaz alaitu ondoren, berriro ere Erreboteko plazara itzuliko da kalejira.
 
Amasa-Villabonan guztiok elkarrekin ospatuko ditugu aurtengo Gabonak, beraz, herriko haur, nerabe, gazte eta helduak animatu nahi ditugu Gabon kantekin herria alaitzera. Gainera, Besamotza konpartsako erraldoiak ere bidelagun izango ditugu.

Goazen denok abestera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!