Lehen bilera honen helburu nagusiak jaien egitaraua osatzen hastea, egitarauan txertatu daitezkeen proposamen berriak jasotzea eta gazte eguneko kontzertuetarako musika taldeak aukeratzea izango dira.
Azken puntu honi dagokionez, aipagarria da Onddo Gazte Asanbladak inkesta bat jarri duela martxan, herriko gazteen artean gehien errepikatzen diren musika taldeen proposamenak jasotzeko. Horrela, gazte asanbladako kideek modu parte hartzailean osatuko dute gazte eguneko kontzertuetarako taldeen proposamen zerrenda.
Udalak bilkura honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen die Santio jaietan ekintzak antolatzen dituzten edo antolatu nahi dituzten elkarte, talde, kuadrila edo norbanako guztiei. Guztion artean, elkarlanean, 2023an ere Santio jai herrikoi eta parte hartzaileak osatzera goaz!