Geltokia Gaztelekua eta Subijana etxearen arteko espaloian kokatuko da eta asteazken goizean hasiko dira Donostia aldera doazen autobusak bertan geratzen.
Kale Berriko ur hoditeria aldatzeko lanek Donostiarako noranzkoan doazen autobus geltokietan eragina izan dute. Obrak hasi zirenean geltoki bakarra ezarri behar izan zen Villabonan, kale Berria 10-12 parean, hain zuzen ere. Honek herriko zenbait autobus erabiltzaileen artean haserrea eta ezinegona sortu zuen, geltokiraino iristeko distantzia handia ibili behar zutelako.
Gauzak horrela, Amasa-Villabonako Udala Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun sailarekin eta Lurraldebus-ekin harremanetan jarri zen herritarren kexei erantzun bat emateko eta egoerari irtenbide bat topatzeko.
Udalaren eskaerari erantzunez, autobus Villabona erdialdean geltoki berri bat gehitzea lortu da. Asteazken goizean hasita (otsailak 8 goizean), Donostiarako noranzkoan doazen autobusak hartzeko behin behineko geltoki berria Gaztelekua eta Subijana etxearen arteko espaloian egongo da.
Asteazkenetik aurrera, beraz, 2 geltokitan geratuko dira Donostiarako noranzkoan doazen autobusak: orain arte bezala, kale Berria 10-12 parean, eta Gaztelekua eta Subijana etxeen arteko espaloian.
Gogorarazten da geltoki hauek behin behinekoak direla, kale Berriko obrak amaitzen direnean ohiko autobus geltokiak erabilgarri jarriko direlako berriro.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!