Katea-etxea Gaztelekuko lorategia egokitzen ari da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko mar. 10a, 14:59

Katea-etxea Gaztelekuko eraberritze lanekin jarraituz, eraikinaren aurrealdean dagoen lorategian elementu naturalekin osatutako eremu berri bat sortuko da. Gaur goizean hasi dira lanak eta 10 egun inguruko iraupena izango dute.

Obra honen bidez, Villabonako herriguneak espazio publiko berri bat irabaziko du herritar ororen erabilerarako, orain arte egondako itxiturarekin eremu horren erabilera publikoa ukatzen baitzen.

Gauzatuko diren lanen bitartez eremura sartzeko egurrezko graderio bat sortuko da kale Nagusira ematen duen aldean, berdegunean picnic mahai bat ezarriko da, kale Berrira ematen duen aldeko itxitura eraberrituko da, eserlekuak edo bankuak jarriko dira, landare igokariak landatuko dira etab.

Kimu bat izeneko enpresa arduratuko da aipatutako lan hauek aurrera eramateaz, eta aisialdiko berdegune berri honen sorkuntzaran, guztira, 23.256 euro inbertitu ditu Amasa-Villabonako Udalak.

Ikusi proiektuaren laburpen planoa

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!