Arratzaingo aparkalekuko eraberritze lanak hasi dira

Arratzain fubol zelaiaren aldameneko aparkalekuaren behin betiko eraberritze lanei ekin zaie gaur goizean.

Horrela, 1.800 m2-ko eremuaren bueltan zintarri edo bordillo bat jarriko da, lurzorua asfaltatuko da eta autoek aparkatzeko marrak margotuko dira. Horretaz gain, 6 farolentzako oinarriak ere jarriko dira, eremuaren argiztapena egiteko.

Bixente Otegi Lizaso S.L enpresak izango du eraberritze lanak gauzatzearen ardura, eta Udalak guztira, 48.276 euro bideratu ditu lan honetara. Lanek gutxi gora-behera, 2-3 asteko iraupena izatea aurreikusten da.

Bestetik, aparkalekuaren asfaltatzea eta margoketa amaitu ondoren, udal brigadako langileek 6 argi-puntu edo farolen muntaketarekin hasiko dira.

Deskargatu etorkizuneko aparkalekuaren planoa

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!