Otsailean Oria ibaiaren ezker eta eskuineko ertzetan pilatutako hondakinak bildu zituen; beilatokitik hasi eta Maiatzaren 1 plazaraino batetik, eta Sacemetik Zizurkilgo mugaraino bestetik. Guztira, 292,955 kg hondakin erretiratu ziren otsailean.
Martxoan ere Oria ibaiaren ertzak garbitzen jarraitu zuen, Antzibarko presa inguruan eta Ubegun industrialdean, hain zuzen ere. Beste 478,490 kg hondakin bildu ziren azken hilabete honetan.
Eremu hauetan mota guztietako hondakinak topatu ziren: gurpilak, koltxoiak, arropak, plastikozko botilak, eraikuntza hondakinak, zabor poltsak … bi hilabetetan, guztira, 771,445 kg hondakin.
Udalak ingurumenarekiko jarrera arduragabeak salatzeaz gain, herritarrei arduraz eta errespetuz jokatzea eskatzen die. Guztion ardura da ingurumena zaintzea!