Txalaparta eta flamenkoa uztartzen dituen saioak irekiko du Amasa-Villabonako kultur programazioa maiatzean, Arima Berriketan dantza emanaldiaz gozatzeko aukera izango baitugu hilaren 7an, Gurean.
Gurea zinearen 75. urteurrenaren harira, berriz, Amestutako filmak izeneko hitzaldia eskainiko du Koldo Almandoz zine zuzendariak, maiatzaren 9an, Gurean ere bai.
Iñaki Labaka musikaria Itzultzeko garaia izenburupean kaleratu duen bere lehen diskoa aurkeztera etorriko da Aljibera, maiatzaren 12an.
Zineak ere ez du hutsik egingo maiatzean zehar, horrela, batetik, villabona.dok egitasmoaren baitan, Casa Susanna filma ikusteko aukera izango dugu maiatzaren 16an, eta bestetik, Kinshasa Symphony, maiatzaren 24an. Biak ala biak Gurea antzokian.
Aipatutako kultur programazioaz gain, haur eta helduentzako zine aukera zabala egongo da.
Ohikoa den bezala, Aljibe gauak egitasmoak ere izango du bere tokia maiatzeko kultur programazioan, Sahrijai elkarteak Perlata eta John Dealer and the Coconuts musika taldeen kontzertuak antolatu baititu maiatzaren 5erako, Villabonako Aljibean.
Sarrerak HEMEN eskuratu daitezke