Astelehenetik ostiralera, goizeko 09:30etan egingo dute hitzordua, eta, eguerdiko 13:00ak arte egitarau desberdinak izango dituzte egunero. HH2 urtekoek ordu erdiko malgutasuna izango dute bai goizean sartzeko eta baita eguerdian ateratzerako ere.
Plaza mugatuak
Amasa-Villabonan erroldatutako haurrek dute udaleku irekietan izena emateko lehentasuna, dena den, plazak baino haur gehiagok emango balute izena, zozketa bidez erabakiko da zeinek hartuko duen parte.
Aldiz, Amasa-Villabonan erroldatuta ez dauden haurrekin itxaron zerrenda bat sortuko da, eta, plaza libreak geratuz gero, udaleku irekietan parte hartzeko aukera izango dute.
Kuotak eta hobariak
Amasa-Villabonan erroldatuta dauden haurrek 85,38 euro ordaindu beharko dute matrikula egiteko, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek 44,83 euro.
Bestetik, Amasa-Villabonan ez erroldatuek 128,07 euro-ko kuota ordaindu beharko dute, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek 67,23 euro.
Udalerrian erroldatutakoek eta lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren bizikidetza unitateko kideek %90eko hobaria izango dute.
Goizeko haur txoko zerbitzua
Goizeko 08:00etatik 09:30etara haur txoko zerbitzua eskainiko da. Hemen ere, plazak baino haur gehiagok emango balute izena, zozketa bidez erabakiko dira parte hartzaileak.
Zerbitzu honetaz baliatu nahi duten Amasa-Villabonako haurrek 20,76 euro ordaindu beharko dute, eta, bigarren neba-arrebatik gorakoek 13,49 euro.
Haurtxoko zerbitzuarengatik herrian ez erroldatuek ordaindu beharrekoa, berriz, 30,10 euro haur bakoitzeko, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek, 18,69 euro izango da.
Izen-ematea, maiatzaren 29tik ekainaren 9ra
Udaleku irekietan izena emateko interesa dutenek, maiatzaren 29tik ekainaren 9ra izango dute aukera: astelehenetik ostiralera, 08:00 – 14:00 ordutegian, Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ)., edo telematikoki Udaleko erregistro elektronikoaren bitartez.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
- Izena emateko orria bete eta sinatu
- Gizarte Segurantzako haurraren txartel indibidualaren fotokopia.
Hobariak eskatzeko Zerga ziurtagiria, edo ez duten kasuetan, Bizikidetza Unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hobarien eskaera orriarekin batera.
Ekainaren 29an, gurasoekin bilera
Urtero bezala, aurten ere udalekuak hasi baino lehen, gurasoekin bilera egingo da eta bertan programa aurkeztuko da. Ekainaren 29an izango da bilera hori, Gurea Antzokian, arratsaldeko 19:00etan.
Informazio gehiagorako
Herritarren Arreta zerbitzua: zuretzat@villabona.eus edo 943 69 21 00
Gazteria saila: gazteria@villabona.eus edo 943 69 47 87 / 691 366 502