Iraileko kultur egitaraua

2019ko edizioa

Amasa-Villabonako udaleko Kultura sailak iraileko kultur programazioa aurkeztu du.

Beti bezala kultur eskaintza zabal eta anitza izango dugu: Zuzeneko musika Aljibean, Dantza emanaldia Erreboteko plazan, Bertso-Derbia eta ohiko zine emanaldiak. 

Azpimarratu behar dugu herriko bi elkartek irailean antolatu dituzten ekimenak, dagoeneko aski ezagunak dira herritarren artean:

  • 28. Azoka berezia eta Isats gisatuaren lehiaketa: Irailaren 9an  9:30etatik aurrera Erreboteko plazan. Irrintzi elkarteak antolatuta.
  • Txakolin eguna Amasan: Irailaren 16an 16:30etatik aurrera. Uxo-Toki elkarteak antolatuta.  

Gozatu kalitateko kulturarekin, herritik irten gabe!

 

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!