Bertso derbirako gonbidapenak eskuragai daude oraindik

Bertsolari txuriurdin eta zurigorrien arteko saio klasikoa larunbatean, irailaren 30ean, izango da, eguerdiko 12:30ean, Gurea antzokian. Gonbidapenak oraindik eskuragarri daude webgunean

Bertsolari txuriurdin eta zurigorrien arteko saio klasikoa larunbatean, irailaren 30ean, izango da, eguerdiko 12:30ean, Gurea antzokian. Gonbidapenak oraindik eskuragarri daude webgunean.

2012. urteaz geroztik, Bertso derbia Athletic Cluben eta Realaren arteko norgehiagokaren aurretik egin ohi den kultura ekitaldia da, eta bertan, Atheltic Club eta Reala ordezkatzen dituzten bertsolariak aritzen dira bat-batean, euskal derbiarekin zerikusia duten gaien inguruan. Ekimenak giro oneko lehia sustatzea du helburu, euskal taldeen kirolaren eta kulturaren arteko norgehiagoka alde batera utzita.

Athletic Club Fundazioak, Real Sociedad Fundazioak eta Villabonako Udalak elkarlanean antolatutako ikuskizuna da hau. Sarrera doakoa da, baina gonbidapenak hartu behar dira aldez aurretik HEMEN.

Gai-jartzailea:
Amaia Agirre

Bertsolariak:

Realaren alde:
Andoni Egaña
Oihana Iguaran
Jexux Mari Irazu


Athleticen alde:
Oihana Bartra
Aitor Etxebarriazarraga
Jon Maia

Mesedez, izan arduratsua eta erabiliko dituzun gonbidapenak bakarrik hartu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!