Seaska haurreskolako kuotak ordaintzeko udal-dirulaguntza eskatu daiteke abenduaren 15era arte

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala 2023ko aza. 21a, 11:04

Amasa-Villabonako Udalak herriko haurreskola publikoko matrikulazioak sustatu nahi ditu, eta haurren izen-emate kopurua handitu. Helburu hori lortzeko, Udaleko Hezkuntza Sailak dirulaguntzak emango dizkie 2023ko urtarriletik uztailera Haurreskolak Patzuergoan matrikulatuta egon diren haurren familiei.

Laguntza ekonomiko honen helburu nagusia da haurreskolaren zerbitzura sarbidea bermatzea, eta, bereziki, baliabide ekonomiko urriak dituzten familiei zerbitzu horren doakotasuna bermatzea.

Onuradun izateko baldintzak:

• Amasa-Villabonan erroldatuta egotea eta herrian bizitzea.
• 2023ko urtarriletik uztailera haurrak SEASKA haurreskolan matrikulatuta izatea.

Dirulaguntzak emateko irizpideak:

1. Urtean 18.000 eta 30.000 euro arteko diru-sarrerak dituzten familiek: Seaska haurreskolan ordaindutako kuotaren %100 itzuliko du Udalak, eta haurreskolaren zerbitzua erabat doakoa izango da.

2. Urtean 30.000 eta 50.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten familiek: 40 euro ordainduko dituzte hilean bost orduko zerbitzuagatik. Zortzi orduko zerbitzuagatik, aldiz, hileko kuota 58 eurokoa izango da.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2023ko abenduak 15

Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea 2023ko abenduaren 15ean amaituko da, 14:00etan. Eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoan edo erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu behar dira.

Eskaera orria

Eskaera orriarekin batera aurkeztu beharreko gainerako dokumentazioa

• Eskatzailearen NANa, AIZa edo indarrean dagoen nortasun-agiria.
• Familia-liburua.
• 2023ko urtarriletik uztailera Seaska haurreskolan matrikula egon izanaren egiaztagiria.
• Haurreskolako kuotak ordaindu direla egiaztatzea.
• Bizikidetza-unitateko kide guztien 2022ko ekitaldiko Pertsona Fisikoen Errentaren Aitorpena.

Dirulaguntzaren oinarriak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!