Plaka hauek, guztira, 40 Kw sortuko dituzte aurrerantzean eta horrela beste aurrera urrats garrantzitsu bat emango da udalaren energia autokontsumoan.
Udalak guztira 53.083,48 euroko inbertsioa egin du instalazio hau gauzatzeko baina aipatu behar da Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren 20.435,44 euroko dirulaguntza lortu duela proiektu hau aurrera eramateko. Zegokion lizitazio prozesua burutu ondoren, Leycolan S.A.L enpresa arduratu da instalazio lanetaz.
Udalak garapen iraunkorraren aldeko apustu sendoa egiten du eta horretarako 2021ean osatutako Amasa-Villabonako Energia-Plana aplikatzen ari da. Zentzu horretan 88 plaka fotovoltaiko berri hauen instalazioarekin, udal eraikinetan egiten den energia garbi eta berriztagarrien sorkuntza nabarmen areagotuko da, autokontsumo energetikoaren helburura gerturatuz.