Argi-foko berri horiek Setalde Group enpresaren bidez eskuratu ditu Udalak, eta guztira, 895,21 euroko inbertsioa egin du. Instalazioaz eta esku-lanaz, aldiz, udal-brigadako langileak arduratu dira.
Ekintza hau Amasa-Villabonako Udalaren Energia Planaren baitan kokatzen da eta esan bezala kiroldegiko kantxaren argiztapena hobetzeaz gain, energia aurreztea ahalbidetuko du. LED teknologia eraginkorra eta iraunkorra da, eta Arratzaingo kiroldegiko argindar-kontsumoa nabarmen murriztuko du, aurrezpen ekonomikoa eraginez.