2023an ere, herriko eremu naturalak garbitzen eta zaintzen jarraitu du, eta Urzain Taldearekin lankidetzan, Amasa-Villabonako ingurumenaren osasuna eta biodibertsitatea mehatxatzen duten hondakinak erretiratu ditu eta hauek itsasora heltzea saihestu du.
Besteak beste, Oria ibaiaren ertzak, Aranerrekako ibilbidea, Lasturko atsedenlekua, Antzibarko presa inguruak, hainbat herri-bide bazterretan topatutako hondakin-pilaketak… garbitu ditu. Bertan bildutako hondakinen artean herriko fauna eta florari kalte egiten dioten plastikoak, latak, beirak, gurpilak, toailitak, koltxoiak, obra-hondakinak eta bestelako hondakin kutsakorrak zeuden. Guztiak jaso eta, zegokien edukiontzietan sailkatu eta kudeatu ondoren, Tolosaldeko Mankomunitateak dituen bi garbiguneetara eraman ditu.
2023an hondakin gehienak erretiratu ondoren, 2024an erreka eta naturguneak garbitzeko ahalegin honekin jarraituko du Udalak 2 hilean behin mantentze garbiketa-lanak eginez.
Ekimen honekin Udalak herritarren bizi-kalitatea hobetu eta ingurune naturalak garbi mantentzearen garrantzia azpimarratu nahi du. Era berean, ingurumena errespetatzen duten praktika onak gauzatzea eskatzen die herritarrei.