Auto berria hau eraginkortasun energetikorako diseinatuta dago, emisio kutsatzaileak murrizten ditu eta Udaltzaingoko agenteek erabili ahal izango duten punta-puntako teknologiaz hornitua dago.
Dagokion lehiaketa publikoaren ondoren, ibilgailu berria Euskoauto 2003 S.L. enpresari erosi dio Udalak, 48.107 euroko inbertsioa eginez. Azpimarragarria da MOVES III 2021-2023 programaren bidez, Udalak 5.000 euroko dirulaguntza jaso duela erosketa horretarako.
Ekimen honekin Udalak mugikortasun garbiago eta iraunkorrago baterako trantsizioarekin bat egiten du eta herritarrentzat etorkizun berde eta osasuntsuago baten aldeko konpromisoa erakusten du, Udaltzaingoaren eguneroko lanera bideratutako baliabideak hobetzearekin batera.