San Isidro eguna ospatuko dute etzi herriko baserritarrek, Amasan

Asteazkenean, maiatzaren 15ean, San Isidro eguna ospatuko dute baserritarrek Amasan.

Nekazarien zaindariaren eguna goraipatzeko egitarau berezia antolatu du Amasako Uxo-toki elkarteak.

San Isidro eguneko egitaraua:

10:00 - Meza Amasako San Martin elizan
12:00 - Bertso-saioa eta trikitilariak
14:00 - Bazkaria Uxo toki elkartean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!