Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa maiatzaren 20tik ekainaren 10era

Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarriko du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek maiatzaren 20tik ekainaren 10era izango dute porposamenak aurkezteko aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera izango du, beti ere, lan bakoitza bere sobre itxian eta dagozkion datuekin aurkezten bada. Hau da, lan bakoitzeko sobre bat, eta sobre bakoitzean parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuta. Ondoren, Santio Jai Batzordea izango da lehiaketaren epai-mahaia.

Parte hartzeko bete behar diren baldintzak
Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek maiatzaren 20tik ekainaren 10era izango dute parte hartzeko aukera, eta ondoren zehazten diren oinarriak bete beharko dituzte:

  • Herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa.
  • Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.
  • Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke.
  • Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: “Santio Jaiak - Villabona 2024”.
  • Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu daitezke, 08:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.

400 euro irabazlearentzat
Lan irabazleak 400 euroko saria izango du.

Lehiaketaren kartela

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!