Beatriz Unzue alkateak gutun bana bidali die garraio pubikoko arduradunei, Renferen zerbitzua hobetzeko eskatuz

Irun-Brinkola aldiriko tren-zerbitzuan ematen ari diren murrizketa mordoarekin kezkatuta, Beatriz Unzue alkateak gutun bana bidali die Iñaki Arriola, Lurralde plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuari eta Oscar Puente, Garraio ministroari.

Gutunean, besteak beste, zerbitzuaren gainbehera gelditzeko beharrezko neurriak har ditzatela eta beharrezko baliabideak erabil ditzatela eskatzen du. Era berean, zerbitzuaren maiztasunak eta ordutegiak urgentziaz berrezartzeko eskaera egiten die, bai aldiriko zerbitzuan, bai distantzia ertainean ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!