Gizarte Zerbitzuen arloan jarduten duten elkarteentzat dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Udaleko Gizarte Ongizateko Sailak irabazi asmorik gabeko erakunde eta elkarteentzako dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du.

Guztira, 10.000 euro banatuko ditu Udalak Amasa-Villabonan jarduten duten, edota onuradunak bertako herritarrak dituzten elkarteen artean.
Eskaerak egiteko azken eguna ekainaren 30a da, eta dokumentazioa Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar da. Erakunde bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.

Deskargatu dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak

Oinarri hauek Tokiko Gobernu Batzarrak aho batez onartu zituen 2024ko maiatzaren 29an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!