Mireia Modinoren lana aukeratu du Jai Batzordeak aurtengo Santioak aurkezteko

Billabonatarrak 400 euroko saria jasoko du.

Mireia Modino Martinezek irabazi du 2024ko Santio jaietako programaren portada aukeratzeko lehiaketa. Guztira, 7 lan aurkeztu dituzte herritarrek, eta Jai Batzordeak Modinoren proposamena aukeratu du programaren portada izateko.

Zorionak Mireia!

2024ko Santio festetako portada

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!