Porteria berriak Arratzaingo futbol zelaian

Herriko kirol-instalakuntzak hobetzeko eta herritarren artean kirola sustatzeko inbertsioak egiten jarraitzen du Udalak.

Oraingoan, Arratzaingo futbol zelaian egoera kaxkarrean zeuden lau porteria kendu eta berriak jarri dira. Modu honetan, futbol zelaiaren zabalera baliatuz jokatzen diren futbol 7 eta 8 modalitateetarako ondo egokituta geratu da instalakuntza.

Lau porteria berri horiek Kirol Aukera enpresan eskuratu dira 5.960 euroan. Muntaketa lanak, aldiz, MHSk egin ditu 2.703,60 euroren truke. Ondorioz, guztira, 8.663,60 euroko inbertsioa gauzatu du Udalak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!