Udalak Olaederra kiroldegiko kantxaren lurzorua eraberritzeko lizitazio prozesua hasi du. Proiektu honek Olaederrako instalazioak hobetzea du helburu, erabiltzaileentzako lurzoru seguruagoa eta modernoagoa eskainiz. Kontrataziorako baldintzak atzo izandako Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ziren, eta esleipeinaren prezioa 169.326,51 eurokoa izango da.
Proiektu gauzatzeko interesa duten enpresek uztailaren 10era arte daukate proposamenak aurkezteko epea.
Informazio gehiago Kontratazio Publikoa Euskadin plataforman