Udalak Amasako hilerriko lurzorua aldatu du, irisgarritasuna bermatzeko

Azken hilabeteetan Udaleko obra brigadako langileak Amasako hilerrian lanean aritu dira, bertako lurzorua aldatzeko.

Lehen harri-txintxarra zegoen eremu eta pasabideeetan hormigoizko baldosak ezarri dira, hilerriaren irisgarritasun baldintzak nabarmen hobetuz. Horrela, aurrerantzean Amasako hilerria irisgarria izango da, baita mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat ere.

Udalak guztira 12.000 euroko inbertsioa egin du obra honetarako materiala erosteko, eta aipatu bezala lanak udaleko obra brigadako langileek gauzatu dituzte.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!