Udalak bilketa solidarioa antolatu du Valentzian DANAk eragindako kaltetuak laguntzeko

Material bilketa abiarazi du Udalak, Valentziako hainbat herri suntsitu dituen DANAk eragindako kaltetuak laguntzeko.

Bilketa gaur, azaroak 5, eta bihar, azaroak 6, Villabonako Zatorran (Zentroan) egingo da, 17:00etatik 20:00etara.

Zer jasoko da?
• Konpresak eta pardelak
• Katiuskak
• Guanteak
• Garbiketa produktuak eta lejia
• Higiene pertsonalerako produktuak
• Botikinerako sendagaiak:iodoa, bendak…

Bildutako materialak Valentziara bidaliko dira, kaltetuen artean banatzeko.

Egoera larri honen aurrean garrantzitsua da guztiok bat egitea eta Amasa-Villabonaren ezaugarri den komunitate-espiritua erakustea, beraz, Udalak ekarpenak egiteko deia egiten die herritarrei. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!