Urzain Taldearekin egindako lankidetzaren bidez, bi hilero garbiketa-lanak egin dira herriko erraka, ibai eta naturguneetan. Garbitutako eremuen artean, Oria ibaiaren ertzak, Aranerreka ibaia, Komizar parkea, Antzibarko presaren eremua, Otsabi ibaia eta Lastur ingurua daude, besteak beste.
Guztira 1.677 kg hondakin atera dira aipatutako naturgunetatik. Hondakin horien artean, beirazko 137 botila, 2.400 toailita baino gehiago, 72 kg arropa eta 100 kg obra-hondakin aurkitu dira, besteak beste. Egitasmo honekin hondakin horiek guztiak Kantauri itsasora heltzea saihestu da. Garbiketa lan hauek egiteko Udalak 4.630,35 euroko inbertsioa egin du aurten.
Aipagarria da azken hiru urtetan egin den Urzain taldeko langileen kontratazioaren bidez, Udalak 12.000 kg-tik gora erretiratu dituela Amasa-Villabonako naturguneetatik.
Udalak dei egiten die herritar guztiei gure ingurune naturalak zaindu ditzaten eta eremu natural horietan hondakinak botatzea saihestu dezaten. Ingurumenarekiko errespetua guztion erantzukizuna da, eta guztion artean gure naturguneak garbi eta osasuntsu mantendu behar ditugu.