Udalaren Erakunde Adierazpenak 2025eko martxoaren 8an

Martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Amasa-Villabonako Udalbatzak bi Erakunde Adierazpen onartu zituen joan den otsailaren 26an egindako osoko bilkuran.

Lehenengoa EH Bilduren udal gobernu taldeak aurkeztu zuen eta aho batez onartu zen.

EH Bildu alderdiak aurkeztutako Erakunde Adierazpena

Bigarren adierazpen instituzionala, aldiz, EUDELen alderdi politiko guztien artean adostutakoa da, eta EAJ-PNV eta PSEko udal taldeek epez kanpo egin zuten Udalbatzako gai-zerrendan sartzeko eskaera. Hori horrela, ezin zen otsaileko osoko bilkurarako gai-zerrendan sartu. Hala ere, bilkuraren hasieran, alderdi guztiek Adierazpen hori ere gai-zerrendan sartzearen alde bozkatu zuten, eta adierazpena aho batez onartu zen.

EUDELen adostutako Adierazpen Instituzionala

Erakunde Adierazpen hauen onarpenak berretsi egiten du Udal honek genero berdintasunarekin eta emakumeen eskubideen aldeko borrokarekin duen konpromisoa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!