Amalurra plaza txukundu dute udal-brigadako langileek

Udal-brigadako langileek mantentze-lanak egin dituzte Villabonako erdiguneko Amalurra Plazan.

Batetik, iturria eta plaza erdialdeko farola zaharra kolore zuriz margotu dira eta bestetik, urteen poderioz guztiz belztuta zeuden harrizko hormak eta lurzoruko baldosak sakonki garbitu dira presio handiko ur txorrotekin. Horrela, espazio publiko honen egoera asko hobetu da zalantzarik gabe.

Lan hauek etengabe herria hobetzeko, zaintzeko eta mantentze lanak egiteko Udalak duen konpromisoaren beste adibide bat dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!