Liztor asiarraren populazioa kontrolatzeko tranpatze prozesua abiatu du Udalak

Liztor beltzari (asiarra bezala ezagutzen denari) aurre egiteko tranpatze prozesu berezia habiatu du Udalak, Tolomendi Tolosaldeko landa garapen elkartearekin elkarlanean.

Ekimen honen helburua da espezie inbaditzaile honek ingurumenean sortzen dituen kalteak saihestea eta bere hedapena murriztea.

Kanpaina honen baitan EVA motako 10 tranpa selektibo jarri dira Amasa-Villabonan zehar, eta pertsonentzat guztiz segurua eta inolako kalterik sortzen ez duen Avispaclak erakargarria erabili da. Dena den, Udalak tranpa horiek ez ukitzeko edo ez manipulatzeko deia egiten die herritarrei. Ezinbestekoa da tranpa hauen osotasuna mantentzea ekimenaren arrakasta lortzeko.

Tranpatze epea martxoaren 10ean hasi zen eta apirilaren 21era arte luzatuko da. Amaieran, Udalak Aldundira bidaliko ditu prozesuaren datuak.

Balerdipeko erleak enpresa arduratuko da tranpatze kanpaina hau garatzeaz, eta Udalak 1.452 euro bideratuko ditu helburu honetara.

Tranpen kokapenaren planoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!