Deialdian parte hartzeko derrigorrezkoa izango da bi baldintza hauek betetzea:
- 18 urte izatea, edo 2025 urtean betetzea.
- Euskara ondo menperatzea.
Izena emateko aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- NANaren kopia bat
- Curriculum Vitae-a, ikasketa ziurtagiriarekin.
- Aisialdirako begirale edo zuzendari titulua.
Interesdunek gaurtik maiatzaren 26ra arte daukate izena emateko aukera. Horretarako, aratz@loiri.eus helbide elektronikora bidali beharko dira eskatutako dokumentuak.
Argibide gehiago behar izanez gero, edo zalantzak argitzeko, gazteria@villabona.eus helbidera idatzi edo 691 366 502 telefono zenbakira deitu.