Natxo Iglesiasen lanak irabazi du Santiotako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala

Natxo Iglesias Gonzalezek diseinatutako irudia izango da aurtengo Santio Jaietako egitarauaren azala.

Ekainaren 12an egindako batzarrean Santio Jai Batzordeko epaimahaiak lehiaketara aurkeztutako 15 proposamenen artean Iglesiasen lana aukeratu zuen herriko festetako egitarauan agertuko den irudi gisa. Sari moduan 500 euroko saria jasoko du Natxok.

Zorionak, Natxo!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!