Udalak 5.000 euroko laguntza bideratu du Gazara laguntza humanitarioa bidaltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala

Nazioarteko elkartasunarekin eta giza eskubideekin duen konpromisoari eutsiz, Udalak 5.000 euroko ezohiko laguntza emango dio UNRWA Euskadi erakundeari, atzo arratsaldean izandako osoko bilkuran udal gobernuak egindako proposamena aho batez onartu ondoren.

UNRWA errefuxiatu palestinarren alde lanean hamarkadak daramatzan Nazio Batuen agentzia da, eta azken hilabeteetan ahalegin berezia egiten ari da Gazan Israelen genozidioa pairatzen ari den palestinar herriari laguntza humanitarioa eramateko. Aipatu behar da ehundaka izan direla Israelgo estatuaren bonbek hildako UNRWAko boluntarioak. Hala ere, erakunde honek lehen lerroan jarraitzen du estatu sionistaren mehatxu eta erasoei aurre egiten, eta ahal duten heinean, Gazako herritarrei ura eta elikagaiak eramaten. Israelek aurrera daraman genozidio eta garbiketa etnikoaren estrategian, Gazan bizi diren palestinarrak bonbekin hiltzeaz gain, gosearen bidez desagerrarazi nahi ditu eta UNRWA agentziaren presentzia funtsezkoa da hori gerta ez dadin.

Udalak bidalitako laguntza ekonomiko xume honek ez du Gazan eta Palestinan bizi den krisi humanitarioa konponduko, baina garrantzitsua da Gazan lanean jarraitzen duen UNRWA agentzia babestea Udalak, tamalez momentu honetan Gazara bertara oinarrizko elikagaiak eta edateko ura iristeko modu bakarra baita.

Amasa-Villabonako Udal gobernuak, Israel Gazan eta Palestinar lurretan egiten ari den genozidioa eta garbiketa etnikoa irmoki gaitzetsi zuen eta mundu osoko erakunde publiko eta pribatuek Israelekin dituzten harreman guztiak etetearen alde agertu zen atzoko osoko bilkuran.

Euskal eta Nafar funtsa, Gaza zerrendako Palestinako errefuxiatuen aldeindarkeria eta elikagaien krisiaren aurrean

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!