Fleming ikastetxean sukalde propioa sortzearen gaia lantzeko, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua den Begoña Pedrosarekin bilera ofiziala egitea eskatzen dio ikastetxeak Udalari.
Izan ere, azken hilabeteetan jangelaren gaia landu eta aurrera ateratzeko Hezkuntza Sailarekin egindako ibilbidearen ondoren, badirudi Pedrosa sailburuak iragarritako azken erabakian Fleming Herri Eskolako jangelaren proiektua aurreikusten diren jangela berrien zerrendatik kanpo utzi dutela. Horregatik, Fleming Herri Eskolak babesa eta laguntza eskatu behar izan dio Udalari, Hezkuntza Sailak bere erabakia aldatzeko helburuarekin.
Ikusi Fleming Herri Eskolak aurkeztutako mozioa
Hori horrela, gaur bertan Udalak ofizialki bilera eskaera luzatu dio sailburuari, eta Fleming Herri Eskolako hezkuntza-komunitatearekin harreman zuzenean jarraituko du, erakunde eskudunei ikastetxearen beharrak helarazteko eta prozesuaren jarraipena egiteko.