Berritze-prozesuan, zorua asfaltatu da eta marrak margotu dira ibilgailuak modu ordenatu eta eraginkorrean banatzeko. Gainera, aparkalekuaren ingurua ere txukundu da, sasiak eta egoera txarrean zeuden zuhaitzak kenduz, beste zuhaitz batzuk kimatuz eta hainbat gunetan belarra landatuz.
Aparkalekua gaurtik aurrera erabilgarri egongo bada ere, oraindik hainbat lan txiki gauzatu behar dira proiektua guztiz amaitzeko. Horrela, datozen egun edo asteetan trafiko seinalizazio berria ezarriko da, argi-puntu berrien instalazio elektrikoa jarriko da eta ondoren auto elektrikoen karga-puntuak jarriko dira.
Aparkalekuaren eraberritze eta berrantolaketa lan hauek burutu ondoren, zerbitzu publiko hau askoz ere eraginkorragoa izango da herritarrentzat eta Villabonara datozen bisitari guztientzat.
Zubimusu ikastola azpitik autoak kentzeko eskaera
Aparkaleku handia berriro erabilgarri dagoenez, obra hau dela eta Udalak ezarritako ez-ohiko eta behin behineko aparkatzeko lekuak gaur bertan desagertuko dira eta egoera normaltasunera itzuliko da. Udaltzaingoak bereziki Zubimusu Ikastola behealdean aparkatuta geratzen diren ibilgailuak bertatik ateratzeko deia egin du.