Gizarte Zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteentzat dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala

 Guztira, 10.000 euro banatuko ditu Udalak Amasa-Villabonan jarduten duten, edota onuradunak bertako herritarrak dituzten elkarteen artean.

Eskaerak egiteko epea dagoeneko zabalik dago, eta azken eguna uztailaren 20a izango da. Interesdunek dokumentazioa Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute. Erakunde bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da.

Deskargatu dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak

Eskaerak egiteko inprimakia

Oinarri hauek Tokiko Gobernu Batzarrean onartu ziren 2025eko maiatzaren 28an.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!