Gainera, udazkenean aukera berri bat eskainiko da lehen deialdi honetan eskaera egiterik izan ez dutenentzat. Dirulaguntzen lerro horrek 7.000 euroko aurrekontu-partida du.
Bestalde, merkataritza arloan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak ere eskaintzen ditu Udaleko Euskara Sailak. Horrela, establezimenduek dirulaguntza jaso dezakete errotuluak euskaraz jartzeagatik edota webguneak euskaraz sortzeagatik. Horretarako, hurrenez hurren, 1.000 euro eta 500 euroko aurrekontu-partidak ezarri ditu Udalak.
Lerro honetara eskabideak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da.
Baldintzei eta prozedurei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu dirulaguntza hauen oinarriak edo Udaleko Euskara sailera jo (943 69 21 00 - 33 29 luzapena edo euskara@villabona.eus).
Euskara sustatzeko jarduetarako dirulaguntzen oinarriak
Euskara ikasleek dirulaguntzak eskatzeko inprimakia
Euskarazko errotuluak edota webguneak sortzeko dirulaguntzak eskatzeko inprimakia