Igogailua jarriko du Udalak Arroa auzoko Fleming Herri Eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Amasa-Villabonako Udala

Ikastetxearen beheko solairuaren eta goiko solairuen arteko irisgarritasuna bermatuko da lan honekin. 

Arroako Fleming Herri Eskolaren eraikinean igogailu bat jartzeko obrak hasi ditu Udalak aste honetan. Horrela, ikastetxearen beheko solairuaren eta goiko solairuen arteko irisgarritasuna bermatuko da. Orain arte, eraikinak ez zuen sarbide irisgarririk ahalbidetzen zuen baliabide mekanikorik, eta hori oztopo arkitektonikoa zen ikasle eta langileentzat.

Udalak 46.655,56 euroko inbertsioa egin du eta lanak Eslaban Obras y Servicios S.L. enpresa ari da gauzatzen. Lanak irailean amaitzea aurreikusten da.

Udalak dirulaguntza eskaera bideratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailera eta horrela inbertsioaren kostuaren %60a berreskuratzea espero du.

Ezinbestekoa den inbertsio berri hau udalbatzako alderdi politiko guztien eta Fleming Herri Eskolako komunitatearen artean adostu da, Udalak herriko ikastetxe publikoaren azpiegitura eta instalakuntzak hobetzera bideratutako inbertsioen plangintzaren baitan.

Udala, eskola publiko inklusibo eta guztiontzako irisgarri baten aldeko konpromisoan berresten da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!